Olerkigintza galesa itzulpengintzan

Menna Elfyn Galeseko olerkari eta antzerkigile saritua da. Hamalau olerkigintza bilduma baino gehiago, fikzioa ez diren liburu anitz, libretoak EB eta AEBko konpositoreentzat, antzezlanak telebista eta irratirako eta umeentzako eleberriak argitaratu ditu, halaber arte-proiektu kolaboratiboetan parte hartu izan du. 

Bere lanak 20 hizkuntza baino gehiagotara itzuliak izan dira eta azken urteotan International Foreign Poetry Prize delakoa irabazi du. Azpimarratuz mihi galesa duen nazioarteko olerkaria dela, Elfynek bere galesezko olerkien itzulpena bultzatzen du proiektu kolaboratiboen edo munduan zehar egiten dituen bidaien bidez, izan nazioarteko olerkigintza festibalak zein ekitaldi antolatuak edo erresidentziak.  

Mennak bere lehenengo olerki hautatuak argitaratu zituenean, Eucaltyptus; 1995, Tony Conran-ek esan zuen “mila bostehun urteetan bere lana Galesetik at ezaguna izan dadin esfortzu serioa egin duen lehenengo olerkaria da”. Era berean The British Council-ek garai hartatik Mennaren inguruan dio “beharbada nazioartean galesez idazten duen olerkaririk ezagunena da, eta zalantzarik gabe, munduan zehar gehien ibili dena”.

Menna Eflyn Wales Trinity Saint David Unibertsitateko irakasle emeritua da eta akademikoa Galeseko beste bi unibertsitateetan. Royal Society of Literature-ko kidea eta Wales PEN Cymru-ren lehendakaria, munduan zehar idazleen adierazpen-askatasunaren aldeko kanpainak egiten dituena.

Pin It on Pinterest

Share This